Prentsa Aretoa
2009/06/05
EAJ-PNV Europarako Koalizioko hautagaiek Nafarroan egin den kanpainaren balorazioa burutu dute
15 egun pasa dira honat deitu zintuztegunetik lehenengoz, kanpaina irekiera ekitalditik alegia. 15 egun osoak, topaketez, bidaiez, bisitaz... beteriko egunak. Horietan guztietan zehar gauza anitz konpartitzeko aukera izan dugu, hitz egiteko, entzuteko eta nafar hiritarren gurak, grinak, gutiziak ezagutzeko. Bai eta, gainontzeko alderdien mezuak aztertzeko denbora izan da.
Eta duela 15 egun esaten genuen jada: Hauteskunde kanpaina honetan askoren helburu argia izanen da Europar Batasunaren garrantzia, nafarrontzako Europar Legebiltzarrak duen garrantzia deuseztea, diluitzea, ezereztea.
Eta honelaxe gertatu da, honela izan da: agerian geratu da, garbi asko, askorentzat Europa Espainian armortizatuak dauden politikarientzat urrezko erretiroa besterik ez dela, bertara igortzen baitituzte PPek eta PSOEk jada estatuan ibilbiderik ez duten politikariak.
Agerian geratu da kanpaina hau plebiszitua bilakatzeko nahia, interesa, ZP eta Rajoyren artean indarrak neurtzeko tartea. Espainiako Hauteskunde orokorren inguruko inkesta tresna gisa erabili nahi izan dute ekainaren 7ko hitzordua. Eta horrek argi erakusten du zeinen interesa gutxi duten Europarekiko. Esateko ezer gutxi dutela demostratu dute.
EAJrentzako Europak berebiziko garrantzia du eta horren adierazle da alderdi honen tradizioa europar instituzio eta foroetan. Bertan euskaldunok, nafarrok asko eta asko dugu irabazteke; eta horretarako, lan handia dugu egiteke, gure erabakitzeko eskubidea bertan bermatzearren, besteak beste, gure interesak, kezkak eta eskaerak bertan adituak izan daitezen. Horrexagatik, EAJ beti Europara aurkeztu da lehen mailako hautagaiekin, lanerako gogo eta gaitasun handia izan duten gizon eta emakumeen eskutik, nazio gisa dagozkigun politikak eta mezuak argi dituztelarik, hemengo herritarrak diren heinean. Izaskun Bilbao Barandika horren adibide argia dugu.
Gure helburu nagusietakoa da Europar Parlamentua kamara anitza izan dadila lortzea, non ahots eta sentsibilitate guztiak ordezkatuak egonen diren; non aintzat hartuko diren hiritarren iritziak, eta oso bereziki euskaldunon, nafarron iritzia. Zer espero dezakegu PPkoen eta PSOEkoengandik? Madrilgo sukurtsalak dira Nafarroan dituzten egoitzak eta hautetsi zein hautagaiak. Sekula ez dituzte errespetatu eta aintzat hartu izan nafarron erabakiak.
Asko eta asko dira EAJk Nafarroaren eta oro har Euskadiren inguru Europarako dituen proiektu eta proposamenak. 90 proposamen baino gehiago jaso ditugu eta horiek, den denak, eramanen ditugu Europar Parlamentura.
Hori guztia, eta gauza gehiago ere, izan dira egunotan zehar helarazi dizkizuegunak Hauxe izan da Nafarroako hamaika txokoetan zehar zabaldu dugun mezua; Altsasun, Iruñean, Lesakan, Lizarran, Tafallan eta atzo gauen Tuteran izandu gara nahi, idei, asmo eta zeregin hauek guztiak azaltzen.
Bihotzez eskertzen dizuegu, zuei, komunikabideetako gizon eta emakumezkoei, eman diguzuen tratamendua, jarri duzuen arreta, egin duzuen lana. Eta bihotzez eskertu nahi dugu ere joan garen toki guztietan izan dugun harrera, jaso dugun laguntza eta adeitasuna.
Izaskun Bilbao Barandika, Iñigo Urkullu edota Josu Erkoreka izan ditugu bidai eta esperientzia honetan lagun; gurekin konpartitu dute lehenengo pertsonan esperientzia hau eta aberastu dute gogotik. Praktikan demostratu dute Nafarroaren aldeko euren apustua, konpromisoa.
EAJk badu konpromisoa Nafarroarekin, Komunitate honetako hiritargoarekin. Hauxe izan da transmititu nahi zian duguna hemen, eta transmitituko duguna Europan.
Jada soilik geratzen zaigu esatea, orain, inoiz baino indar gehiagorekin, datorren igandean gure etorkizunarekin hitzordu garrantzitsua badugula, Nafarroak eta oro har Euskal Herriak Europan izanen duen etorkizunarekin hitzordua.
Botoa emateko eskatzen dizuegu, eta EAJ-PNV Europarako Koalizioari botoa ematera animatzen zaituztegu.
Nabarmenak...
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Kongresua
2025/11/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























