Prentsa Aretoa
2006/04/22
EAJk gaur goizaldean Barañainen burutu den erasoaren kontrako gaitzespen sendoa adierazi du
Jose Angel Agirrebengoa NBBren presidenteak gaur goizaldean Barañainen UPNren zinegotzi baten burdindegian burutu den erasoaren kontrako gaitzespen sendoa adierazi du. Suteak 56 etxebizitzetako pertsonen irtenaraztea eta kearen arnastea dela eta lau zauritu arin eragin ditu.
Agirrebengoak bere elkartasuna adierazi die erasoan inplikatuak ikusi diren familiei, batez ere, Jose Antonio Mendive zinegotziari, izan ere, bere negozioa guztiz kiskalita gelditu baita.
Napar Buru Batzarraren presidenteak bere kezka azaldu du gertatutakoaren aurrean eta gaineratu duenez "bortxa ekintza guztiek gure gaitzespenik sendoena merezi dute. Gizarte demokratikoetan bortxakeriak ez du lekurik".
Agirrebengoak, era berean, zuhurtzia, arreta eta baretasuna eskatu du une hauetarako. "Nahiz eta eragindako sutea izan dela jakin, erasoaren egileak nortzuk diren oraindik ez baitakigu"

Nabarmenak...
Nafarroa
2026/04/21
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS