Prentsa Aretoa

2006/06/04

Auñamendi argitaletxeak jaso du Manuel de Irujo Saria

 

Seigarren urtez jarraian, atzo banatu zen Lizarran Manuel de Irujo Saria. Lizarrako Foru enparantzan egin zen ekitaldia eta bertan, ohorezko aurreskua dantzatu zieten saridunei.

rss Ezagutzera eman
Politiko nafarra izan zenaren omenez antolatutako saria Auñamendi argitaletxeak eskuratu du aurten. Ekitaldia, Lizarrako Foru enparantzan hasi zen eguerdian eta bertan ohorezko aurreskua dantzatu zuten sariduna omentzeko.

Familiaren aitalehenak, hau da, Bernardo, Mariano eta Jose Estornés izan ziren aurretik egin izan ez zen argitaratze-egitasmo honen egileak. Gaur egun, Euskal Herriko Entziklopedia Orokor Ilustratuak eta Auñamendi Bildumak 58 ale ditu.

Koldo Visuales Elkartearen presidenteak azaldu duenez "gurasoengandik seme-alabengana doan konpromiso istorio hau da, hain zuzen ere, VI Manuel de Irujo Sarietan saritu eta aitortu nahi izan duguna".

Bernardo Estornes-en alaba den Idoiak familia eta lankide guztien izenean Manuel de Irujo Saria jaso eta hainbeste urteetan zehar Euskal Herriko bizimodua, historia eta ohiturak ezagutarazteko lan egin duten guztien lana eskertu egin du.
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua