Prentsa Aretoa

2011/11/16

Uxue Barkos: “UPN-PP eta PSOE alderdiak ez dira Amaiurren beldur, talde mistoan Geroa Bairekin elkartzeari diote beldurra”

Geroa Bai koalizioak Kongresurako aurkezten duen hautagaiak Altsasun ospatutako ekitaldian baieztatu duenez “erregionalista eta sozialistek beldurra diote Geroa Baik Kongresuko talde aurrerakoian Nafarroa Bairen lekukoa hartzeari”

rss Ezagutzera eman
Uxue Barkos: “UPN-PP eta PSOE alderdiak ez dira Amaiurren beldur, talde mistoan Geroa Bairekin elkartzeari diote beldurra”

ARGAZKIA JAITSI

    Uxue Barkosek salatu duenez “UPN-PP  eta  PSOEk krisialdiaren soluzio bakartzat jotzen dute zerbitzuak erabat murriztea”. Azpimarratu nahi izan duenez “krisialditik irteteko beste modu batzuk ere badaude”.  “Beste tresna batzuk ere baditugu; besteak best, iruzur fiskalaren eta azpiko ekonomiaren  kontrako borroka, hau da BPGren % 20 a” azaldu du. Uxue Barkosek  ezarri duenez  “ahalegina era solidarioan banatu beharra dago” eta horretarako “aurpegia eman behar da Kongresuan, eta egunero egin behar da”.

“Oso emaitza ona lortzeko zorian gaude, azaroaren 20tik aurrera kontuan har gaitzaten”, María Solana

   Unai Uhalde Altsasuko alkate ohiak ( Nafarroa Bai) argi utzi nahi izan duenez “hauteskundeotan Rubalcaba ala Rajoy baino askoz gehiago dugu jokoan, Nafarrok jokoan dugu ahots propioa izatea, gure interesak Madrilen defendatzerik izan dezagun”.

IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua