Next Euskadi

Prentsa Aretoa

2020/09/29

Fortunato Aguirre, in memoriam

Urtero, irailaren 29an, Nafarroako EAJ-PNVk Fortunato Aguirreren figura gogoratu ohi du. Aguirre Napar Buru Batzarreko kide eta Lizarrako alkate izan zen, besteak beste.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Urtero, irailaren 29an, Nafarroako EAJ-PNVk Fortunato Aguirreren figura gogoratu ohi du. Aguirre Napar Buru Batzarreko kide eta Lizarrako alkate izan zen, besteak beste. Tajonarren erail zuten 1936an bere baloreengatik eta demokraziaren aldeko defentsan egin zuen lanagatik. Aguirre Alderdiaren erreferente izan zen  Lizarralde eta Nafarroa osoan, euskararen, gure kulturaren eta gure kirolaren defendatzailea, bere curriculum-ean besteak beste agertzen da CA Osasuna eta CD Izarra  taldeen sorreran parte hartu izana.

Unai Hualde NBBko presidentearen esanetan Fortunato “EAJ-PNVren alderdikidea izan zen; baina baita euskararen, justizia sozialaren, kulturaren eta gure kirolaren militantea ere, gizon eredugarria denontzat” 

“Gaur, Nafarroako EAJ-PNV  Nafarroako erakunde nagusienetan badago, Fortunato moduko pertsonek duela mende bat hasi zuten lanari esker da, beren bizia emateraino iritsi zirelako. Horregatik, Fortunatorentzat eta 36ko Nafarroako  biktimentzat eskatzen ditugu egia, justizia eta erreparazioa”, esan du Hualdek.

Pablo Ezkurra Lizarrako Udaleko Geroa Bai taldeko zinegotziak gogora ekarri duenez, Fortunato “Lizarrako alkate bikaina izan zen, gure herrikideentzat onena bilatu zuen kudeatzailea. Bere lanari esker berreskuratu zen gure Larrain Dantza, lehen ikastola sortzeko bultzada eman zen, Izarra Kirol Klubaren fundatzaileetako bat izan zen eta beste hainbat gauza gehiago”. “Era berean nabarmendu behar da 1931ean Lizarran egin zen `Euskadi eta Nafarroako Estatutuaren´ batzarreko burua izan zela. Gaurko egunez erail zuten 1936an, eta ohore handi bat da udal honetan bere legatuarekin jarraitzea, Lizarrako herritarren alde lan eginez”, amaitu du Ezkurrak.

Next Euskadi
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua