Aberri Eguna 2025

Prentsa Aretoa

2025/03/29

Bere barne funtzionamendua birformulatuz militantzia indartu eta aktibatzea du helburu EAJ-PNVk

‘Erakunde demokratikoa‘ txostenak, Imanol Lasa lanketa egin duen taldeko koordinatzaile izan dela, helburu du “eboluzionatzea, lehen indar izaten jarraitzeko”, politikarekiko desafekzioa eta populismoaren gorakada areagotu diren egungo egoera aldakorrean

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

EAJ-PNVk bere barne antolakuntza egungo errealitate berrietara moldatu nahi du “arintasunez eta eraginkortasunez” erantzuteko Euskadiko erronka politiko eta sozialei. Horregatik, eta ‘Erakunde demokratikoa’ izenburua eman zaion txostenean proposatzen da militantzia aktibatzea, bere barne antolaketaren funtzionamendua birformulatuz.

Imanol Lasak, Gipuzko Buru Batzarreko burukideak, agiriaren lanketaren koordinatzaile izanik, testuak jasotzen dituen ideia nagusiak azaldu ditu. Bere hitzetan txosten honek “gure barne erakundea eguneratzen du, eboluzionatuz, lehen indarra izaten jarrai dezan”. Hori dena egingo du EAJk etengabe aldatzen ari den egungo egoeran, jabetuta baitago desafekzio politikoaz eta populismoaren gorakadaz.

Batzarkideek onetsi duten Txostenarekin ados, proposatzen diren aldaketek erantzuten diote beharrak identifikatu eta sailkatzeko lanari. Era berean planteatzen dute barne erakunde osoa eta bere sail guztiak digitalizatzeko plana abian jartzea; espazio berriak abian jartzea, daudenak finkatuz eta berriak irekiz, alderdizaleek eta independenteak parte hartzerik izan dezaten; aldi berean helduko zaio entzute aktiboko mekanismo sistematikoak diseinatzeari, kanpoan eta barruan. “Hori dena, jakina, ‘batzokiak’ gure barne funtzionamendurako oinarrizko zutabe direla ahaztu gabe”, esan du Lasak. Horretarako egin da “hausnarketa lan sakona, dagoena balioztatzetik eboluzionatu ahal izateko”.

Agiriak era berean planteatzen du barne prozedurak berrikustea, egungo burokrazia murrizteko, Uri Buru Batzarren kudeaketa erraztuz. Aldi berean, prestakuntza politika integrala bultzatu nahi da, tokian tokiko lidergoak indartuz, udal mailan Alderdiak dituen erreferente gisa. “Konfiantza sortzeko elementu nagusia da tokian tokiko liderrek beren inguruarekin egunero duten harremana”, azaldu du Lasak.

Amaitzeko burukideak adierazi duenez, agiri honek EAJri ezartzen dio “sistema etikoa eta barne gobernu ona indartzeko zeregina”, aldi berean bermatuz “gardentasuna, zilegitasuna, praktika txarren prebentzioa eta interes gatazkaren kudeaketa”.

Proposamen hauek garatu eta jasoko dira ondoren EAJ-PNVren barne araudian, Aberri Estatutuetan barne. Hala, eta tresna horiek guztiak Alderdiaren barne bizitzan txertatuta egon daitezen IX. Batzar Nagusiaren hirugarren saioa egingo da, jarduera lerro hauek EAJren antolaketan jasotzeko.

Denboralea Bahia Blancan. UNIÓN VASCA. Lagun diezaiogun Euskal Etxeari.
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua