Prentsa Aretoa

2005/08/02

Agirrebengoa: “Lesakan gertatu diren egitateak etikoki arbuiagarriak eta politikoki agorrak dira”

Euzko Alderdi Jeltzalearen Napar Buru Batzarraren lehendakari José Angel Agirrebengoak zeharo kondenatu du Lesakako Batzokiak jasan duen erasoa. Agirrebengoak adierazi duenez, egitate horiek etikoki arbuiagarriak eta politikoki agorrak dira”.

rss Ezagutzera eman
Agirrebengoa: “Lesakan gertatu diren egitateak etikoki arbuiagarriak eta politikoki agorrak dira”

ARGAZKIA JAITSI

Burukide jeltzaleak gaineratu du “egitate horiek gure jokabide politikoari sendoago eustea besterik ez dutela eraginen; horien guztien aurrean, gure herria benetako normalizazio politikora eroango duen prozesuari ekiteko apustu sendoa berresten dugu". Agirrebengoak adierazi duenez, “”egitate horiek inola ere ezin ezkon daitezke betidanik eta irmo adierazi izan dugunarekin: gatazkak funts demokratikoak jarriz baino ezin konpon daitezkeela, hitza eta elkarrizketa oinarri hartuz". Lesakako Batzokian kristalak hautsi, pintura jaurti eta zenbait pintada egin zituzten.
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua