Prentsa Aretoa
2005/08/03
Agirrebengoa: “Gure elkartasuna adierazten diogu Fernández de Garaialderi eta aniztasun ideologikoarekiko begirunea eta tolerantzia eskatzen dugu”
Nafarroa Buru Batzarraren lehendakari José Ángel Agirrebengoak zeharo gaitzetsi du Altsasuko alkate Asun Fernández de Garaialde (Aralar) andrea jasaten ari den irain eta mehatxu kanpaina, azken egunotan herri osoan paskinak eta panfletoak zabaldu baitituzte.
Egin duen balorazioaren arabera, Agirrebengoak berriro aipatu du Anoetan proposatu zen markoa, bide politikoak eta demokratikoak soilik erabiltzeko apustuaren alde egin zuena; izan ere, marko horretan ezin onar daitezke asteburuan kale borrokaren eraginez gertatu diren egitate bortitzak, Lesakako batzokian kasurako, ez eta, jakina, Altsasuko alkatearen aurkako kanpaina latz hau ere.
Horrenbestez, Agirrebengoak aniztasun ideologikoarekiko begirunea eta tolerantzia eskatu du, eta bere elkartasun osoa adierazi die Asun Fernández de Garaialderi eta beraren alderdiko kide guztiei.
Nabarmenak...
Nafarroa
2026/04/21
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























