Prentsa Aretoa

2006/01/03

Udalbidek finantza-laguntza handiak banatu ditu

Udalbide Elkarlan Elkarteak, Erakunde eta Udal euskaltzaleen elkartasun Funtsak, euskara, euskal kultura eta euskal nortasuna gorde, garatu eta sustatzeko laguntza-proiektua abiarazi du. Euskadi eta Nafarroako 200 alkate eta iparraldeko hogei bat hautetsi bildu dira euskal kulturarekin oso loturik dauden Ziburuko bi erakunderi diruz laguntze aldera; erakunde horiek Seaska eta Luma dira. Hitzarmenak sinatzen Ziburuko alkate Guy Pulou eta Udalbideren kide eta Ipar Buru Batzarraren lehendakari den Ramuntxo Camblong izan dira.

rss Ezagutzera eman
Udalbidek finantza-laguntza handiak banatu ditu

ARGAZKIA JAITSI

‘Seaska’ Ikastolen Federazioak 250.000 euro jasoko ditu Udalbideren eskutik. Zenbateko horrek Donaixtiko eta Ziburuko ikasgelak atontzen lagunduko du, eta bai Lartzabalen ikastetxe berria eraikitzen ere.
 
Jean-Baptiste Dirassar buru duen "Mariñela" (Luma) haurtzaindegiko elkarteak, berriz, 40.000 euro jasoko ditu, 3 hiruhilabetetik 4 urtera arteko haurrentzako lokal bat atontzeko xedez.
 
Udalbidek, bide batez, Ziburuko beste bi erakunderekin ere hitzarmenak sinatu ditu, hots, Beñat Castorènek eta Peio Heguyk ordezkatzen dituzten Hezkuntek eta Hiruki erakundeekin.
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua