Prentsa Aretoa
2006/01/05
Irujo Etxea Elkarteak larunbat honetan abiarazten ditu Manuel de Irujoren omenezko ekitaldiak, haren heriotzaren 25. urteurrenean
Manuel de Irujoren heriotzaren hogeita bosgarren urteurrenarekin batera, Lizarrako Irujo Etxea Elkarteak larunbat honetan ospatuko du bere herrikidearen omenez aurten egingo den lehenengo ekitaldia; izan ere, Manuel de Irujo Eusko Alderdi Jeltzalearen burukide garrantzitsua izan zen, eta II. Errepublikan Justizia Ministroa izatera ere iritsi zen.
Omenaldia eguerdiko hamabietan hasiko da, Lizarrako hilerrian egingo den lore-eskaintzarekin, herri horretan baitago lurperatua Manuel de Irujo. Ondoren, herri erdian dagoen Santiago enparantzan, Manuel de Irujoren jaiotetxean jarritako plaka estalgabetuko da.
Ekitaldia Irujo Etxeak antolatu du, Lizarrako politikari ospetsuaren oroiz. On Manuelen izena —adierazi du Fundazioaren lehendakaria den Koldo Viñualesek— zertxobait ahaztuta egon da; izan ere, Lizarran ez dago haren lanaren gomutaz eraikitako irudirik, eta beraz, 2006an abian jarri dugu oroitzapen-ekitaldiak burutzeko proiektu hau”.
Nabarmenak...
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Kongresua
2025/11/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























