Prentsa Aretoa

2006/01/05

Irujo Etxea Elkarteak larunbat honetan abiarazten ditu Manuel de Irujoren omenezko ekitaldiak, haren heriotzaren 25. urteurrenean

Manuel de Irujoren heriotzaren hogeita bosgarren urteurrenarekin batera, Lizarrako Irujo Etxea Elkarteak larunbat honetan ospatuko du bere herrikidearen omenez aurten egingo den lehenengo ekitaldia; izan ere, Manuel de Irujo Eusko Alderdi Jeltzalearen burukide garrantzitsua izan zen, eta II. Errepublikan Justizia Ministroa izatera ere iritsi zen.

rss Ezagutzera eman
Irujo Etxea Elkarteak larunbat honetan abiarazten ditu Manuel de Irujoren omenezko ekitaldiak, haren heriotzaren 25. urteurrenean

ARGAZKIA JAITSI

Omenaldia eguerdiko hamabietan hasiko da, Lizarrako hilerrian egingo den lore-eskaintzarekin, herri horretan baitago lurperatua Manuel de Irujo. Ondoren, herri erdian dagoen Santiago enparantzan, Manuel de Irujoren jaiotetxean jarritako plaka estalgabetuko da.
 
Ekitaldia Irujo Etxeak antolatu du, Lizarrako politikari ospetsuaren oroiz. On Manuelen izena —adierazi du Fundazioaren lehendakaria den Koldo Viñualesek— zertxobait ahaztuta egon da; izan ere, Lizarran ez dago haren lanaren gomutaz eraikitako irudirik, eta beraz, 2006an abian jarri dugu oroitzapen-ekitaldiak burutzeko proiektu hau”.
 
Larunbat honetako ekitaldian Irujoren senideak izango dira, eta bai alderdi politiko guztietako ordezkariak ere, besteak beste, Eusko Alderdi Jeltzalekoak.
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua