Prentsa Aretoa
2006/01/12
EAJ-PNVk Baluarte plazan behin eta berriz bermoldaketak direla eta eralgiak etengabe gehitzeagatik erantzunbeharrak eskatzen dizkio UPNri
Baluarte Plazan harzola aldeketa eta kafetegi bat jartzearen buruzko azken berriak jakinik, "bere garaian UPN-ko Administrazioak harturiko erabaki okerrek sortu dituzten eralgiak berriro zergapekoek ordaindu behar izatea” salatu du EAJ-PNV-ren Iruñako Uri Buru Batzarrak, “oraindik aldaketak ordaintzen jarraitzen dugun proiekto arkitektoniko hori UPN-k ontzat eman baitzuen”.
Iruñako EAJ-PNV-k artxabalezko ibilbideak egiteak 200.000 euroko (33 milloi pezta) gehi-eralgi bat ekarri zuela gogoratu du. Aldaketa berri honek 900.000 euroko eralgia ekarri lezake eta, gainera, kafetegi-eremu berriaren eralbiltze aldatu beharra -erabiltze publikotik erabiltze pribatura-.
Alderdi abertzaleak “udal administrazioak El Corte Ingles-ek dakarren dei-eragiñaz oraintxe konturatu dela sinesgaitza dela” dio. “Denda honi eraikuntza bolumenak gehitzea eta bi kale kotxeei eragoztea baimendu ziola” gogoratzen du EAJ-PNV-k. Iruñako Uri Buru Batzarraren uztez “UPN-k dei-eragiña hori probeztu nahi izan du ontzat eman zuen plaza konpontzeko, nahiz eta zabaldu zenetik hiritar gehienek gaitzetsi dutela”.
Guzti horregatik, EAJ-PNV-k dagozkion erantzunbehar politikoak bere gain har ditzan eskatzen dio UPN-ri, UPN-ren arduragabekeria eta norbaiten erabakien erruz etengabeko eralgi gehitzeak guztiok ordaindu behar ditugu eta.
Nabarmenak...
Nafarroa
2026/04/21
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























