Prentsa Aretoa
2006/01/11
Iruñara eraman dute Aralarko Mikel Deunaren erretaula, Antso Nagusia Erregea koroatua izan zeneko milurtekoaren erakusketa batean erakutsia izan dadin.
San Miguel Excelsis Kofradiaren eta Sakana, Larraun eta Leitzarango udalen ezezko adierazpenari kasurik egin gabe, gaur goizean hartu da Aralarko Mikel Deunaren erretaula Iruñako Baluartera eramateko. Urtarrilaren 23an irekiko da bertan, Antso Nagusia erregearen koroatzearen milurtekoa (1004-1035) gogoratzeko erakusketa.
Honakoa —lapurtua izan zena kontuan izan gabe— bigarren aldia da erretabloa lekuz aldatua izan dena. Ertaroko esmaltegintzaren bitxia, XII. mendekoa da eta ustez Nafarroako erregeak, gotzainak edo garai hartako pertsonaia boteretsuren batek oparitua izan zen.
San Miguel Excelsis Kofradia- 1800 kide inguru dituela- leku aldaketa honen aurka azaldu da, eta beldur da Administrazioak erretabloa behin betiko Iruñan uzteko erabakia har dezakeelako.
Nabarmenak...
Nafarroa
2026/04/21
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























