Prentsa Aretoa

2006/01/16

Altsasuko Taldeak Altsasu eta Gasteiz arteko tren zerbitzua martxan jartzea eskatu du

Altsasu eta Gasteizen arteko tren zerbitzu bi kentzeko erabakiaren ostean, Altsasuko Taldea udal taldeak zerbitzua berriz ere martxan jartzea eskatu du Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernuaren arteko hitzarmenaren bidez. Gogoratu nahi izan duenez zerbitzu hau 1995 urtetik mantendu izan da Eusko Jaurlaritzaren Garraio eta Herri Lan Sailaren finantzaketari esker.

rss Ezagutzera eman
Halaber, AT/AA erakundeak harrigarri jo du Nafarroako Gobernuaren Garraio Sailaren isiltasuna iragan den astean, tren zerbitzua  kendu zenetik " arazoarekin inolako zerikusirik izango ez balu bezala,Nafarroako eskualde bati zuzen zuzenean eragiten dion zerbitzua izan arren".

Erabaki berriak eragina du 6,45tik 21,40ra arteko tren zerbitzuan. Renfe-ren arduradunek aditzera eman zutenez zerbitzu hauek defizita zuten eta  Eusko Jaurlaritzak 10 urtetan mantendu duten hitzarmena ez berriztatzeko erabakia hartu du.
 
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua