" />

Prentsa Aretoa

2006/01/19

Napar Buru Batzarrak Nafarroako Gobernuari eskatu dio Lizarrako Ikusizko Arteen Zentroari trabarik ez jartzeko eta proeiktu horren alde lan egiteko

Ricardo Gómez de Segurak, Estella-Lizarrako Udaleko industri zinegotziak, Nafarroako Gobernuko presidentea den Miguel Sanzek egindako adierazpenei buruz hitz egin du. Izan ere, Sanzek ez du uste herrirako proiektatu den Ikusizko Arteen Zentroak aurrera egingo duenik eta, gainera, "itun interesdunen, politikoen eta alderdikoien bidez egindako guztiarengan" konfiantza gutxi duela esan du. Horrekin, EAJ-PNV alderdiak sustatu eta PSOEk babestu zuten proiektua aipatu nahi izan du.

rss Ezagutzera eman
Zinegotzi jeltzaleak atsekabez hartu du Nafarroako Gobernuko presidenteak Lizarrako merindaderako eta oro har Nafarroa osorako ona izango den proiektuaren alde egin eta lan egin beharrean oztopoak jartzen ibiltzea eta ekimen on bati entzutea kentzea, soilik beste alderdi batzuek sustatu dutelako.
 
Gómez de Segurak gogoratu du Industria Batzordeko udal talde guztiek, UPN barne, babestu dutela proiektua. Ildo horretan, berriz esan du Miguel Sanzek, nafar guztien presidentea den heinean, Ikusizko Arteen Zentroaren alde egitea nahi izango lukeela; horrela, proiektua ordaindu behar duten aurrekontuko partidetan ez dute PP alderdiaren aurkaritza izango Diputatuen Kongresuan.
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua