Prentsa Aretoa
2006/01/20
Agirrebengoa: "Zentzudunena da foru sistemari kontra egiten dion manifestaldia ez laguntzea"
Jose Angel Agirrebengoa Nafarroako EAJren lehendakariak Ermuako Foroak datorren larunbaterako Iruñan deitu duen manifestaldiaren gainean esan duenez "zentzudunena da Nafarroako instituzioetako ordezkariak autogobernuari eta foru sistemari kontra egiten dion manifestaldian ez izatea. Harrigarriena da hiritarrak eta talde politikoek gure Erkidegoko buruzagiei manifestaldira joan ez daitezen eskatu behar izatea".
Zentzu honetan NBBren lehendakariaren esanetan "Antza denez UPN deialdi honetatik askatzeko beharra ikusi du azken orduan eta duela gutxira arte ez zuen antzeko manifestaldiak laguntzeko inolako arazorik, Ibarretxe Egitasmoaren kontra, Basta Ya taldeak atolatu zuen manifestaldia kasu, bertan izan baitziren UPNren Exekutiboaren ordezkariak".
Agirrebengoak gogoratu duenez, Gipuzkoa eta Bizkaiko foru erregimenak Franco-ren diktadura garaian indargabetuak izan baziren, Ermuako Foroa gogargitzen duen filosofia orduko bera da, ezberdintasun bakarra da indargabetzea Nafarroara eta Arabara luzatu nahi izatea. "Argi dago lurralde ereduari buruzko eztabaida bat hasten denean eta aldarrikapen zilegi eta demokratikoen aurrean, berriz altzatzen dira PP alderdiaren alde ultra-eskuindarrenak. Ibarretxe egitasmoarekin gertatu zen eta une honetan gertatzen da Catalunyako Estatut-arekin; jakin nahi genuke orain UPN alderdiak gain honen inguruan hartuko duen jarrera".Nabarmenak...
Nafarroa
2026/04/21
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























