Prentsa Aretoa

2006/01/24

Agirrebengoak Kataluniako Estatutuari buruzko behin betiko akordioa Kataluniako Parlamentuan aldeztu zuten alderdi guztientzat egokia izatea espero du

NBBren lehendakari José Ángel Agirrebengoak berretsi duenez, ona izango litzateke Kataluniako Estatutuari buruzko behin betiko akordioak Kataluniako herritarrik gehienen atxikimendua eta onespena jasotzea; halaber, negoziazio-prozesua oraindik ez dela amaitu adierazi du, eta prozesu horrek bide guztiak agortu behar lituzkeela Katalunian hiruko gobernua osatzen duten alderdi guztiek prozesuaren emaitzarekin asebeterik egon daitezen.

rss Ezagutzera eman
Agirrebengoak azpimarratu duenez, Estatutuari buruzko akordioak estatu espainiarrak nazio-aniztasunaren aintzatespenaren esperantzarako ateak zabaltzen ditu, “baina hala ere esan behar da ez direla osorik beteko Kataluniako Parlamentuak egindako eskakizun guztiak".
 
Ildo horri jarraiki, Diputatuen Kongresuak Valentziako eta Kataluniako Estatutu proiektuei Eusko Legebiltzarrak aurkeztutakoaren aldean eman dien tratu ezberdina gogorarazi du buruzagi jeltzaleak, zeren eta “legitimitate osoa izan arren, PPren eta PSOEren ezezko biribila jaso baitzuen; are, alderdi horiek tramiterako ere ez zuten onetsi, eta ondoko negoziazioari ere bide guztiak itxi zizkioten".
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua