EAJren ordezkariek gaur Baionan aditzera eman dutenez, Nafarroa eta Behe Nafarroaren arteko bide arinaren aldeko apustua egingo dute, beti ere, azpiegitura horrek igaroko den guneetako eragile sozial eta ekonomikoei lagundu behar diela kontuan hartzen baldin bada. " />

Prentsa Aretoa

2006/01/26

EAJren ustez Nafarroa eta Behe Nafarroaren arteko loturak gizarte eta ekonomiaren aldeko garapena ahalbidetu beharko luke

EAJren ordezkariek gaur Baionan aditzera eman dutenez, Nafarroa eta Behe Nafarroaren arteko bide arinaren aldeko apustua egingo dute, beti ere, azpiegitura horrek igaroko den guneetako eragile sozial eta ekonomikoei lagundu behar diela kontuan hartzen baldin bada.

rss Ezagutzera eman
EAJren ustez Nafarroa eta Behe Nafarroaren arteko loturak gizarte eta ekonomiaren aldeko garapena ahalbidetu beharko luke

ARGAZKIA JAITSI

Josu Jon Imaz EAJren EBBren lehendakariak prentsa aurrekoan aditzera eman duenez “Europarekin lotzeko bide arinak izan behar ditugu -Abiadura Handiko Trenen bidezko loturak modukoak- baina beti ere ahaztu gabe azpiegiturak hiritarrei emandako zerbitzu gisa jaio direla eta leku eta pertsonen arteko komunikatzeko bitarteko gisa“. Horregatik esan du EAJk lan egingo duela  lau erreidun autobide transpirenaikoa –Valcarlos/luzaidetik igaroko dena-  errei biko edo hiruko bide arina bihur dadin eta ondoko herrien garapen ekonomikoa ahalbidetuko duena.

Ramuntxo Camblong Ipar Buru Batzarraren lehendakariak eta Jose Angel Agirrebengoa Napar Buru Batzarraren lehendakariak iragarri dute  Nafarroako Gobernuak eta Pirinio Atlantikoetako departamentuak aurrikusitako autobide transpirenaikoari ezetza emango diotela, horrelako bide batek ez duelako herrien garapenik ahalbidetuko. "Horrelako autobide batek kamioi trafikoa erraz dezake baina inoiz ere ez Nafarroa eta Behe Nafarroako aranen garapena” esan du Camblongek.

 Agirrebengoak azpimarratu duenez ez dago arrazoirik  gaur  egunean 2000 ibilgailu hartzen dituen autobidea egiteko, modu berean esan duenez  “kilometro cuadroko 5 biztanleko dentsitatea dagoen gunean zerbitzuak eta turismorako ekimenak bultzatu behar dira bertan behera uztea eta ezagertzea gerta ez dadin“.
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua