Jose Angel Agirrebengoa Nafarroako EAJren lehendakariak Estatu Kontseiluak Aldi Baterako Xedapen Gehigarria kentzearekiko osoko desadostasuna adierazi du . "Erabat errefusatzen dugu txosten hori, Nafarroa beste Erkidego Autonomo gisa hartzen delako eta ez Erkidego Historiko gisa, irizpide berdintzaileak aplikatzen ditu hitzarmen sistemaren aldebikotasuna apurtzen dutenak"." />

Prentsa Aretoa

2006/01/27

EAJk Estatu Kontseiluaren txostena errefusatzen du

Jose Angel Agirrebengoa Nafarroako EAJren lehendakariak Estatu Kontseiluak Aldi Baterako Xedapen Gehigarria kentzearekiko osoko desadostasuna adierazi du . "Erabat errefusatzen dugu txosten hori, Nafarroa beste Erkidego Autonomo gisa hartzen delako eta ez Erkidego Historiko gisa, irizpide berdintzaileak aplikatzen ditu hitzarmen sistemaren aldebikotasuna apurtzen dutenak".

rss Ezagutzera eman
Agirrebengoak, beste behin ere, Miguel Sanz presidenteari eta Estatu Kontseiluari gogorarazi nahi die, foru-erregimena alde biko hitzarmenean oinarritzen dela eta ez alde batek inposatutako irizpideetan.

"Harrigarria da Estatu Kontseiluak alde biko harremanari ate guztiak ixtea eta aurreikusten duen gauza bakarra mendetasuna izatea -esan du buruzagi jeltzaleak-. Horrekin bat eginik, Laugarren Xedapen Gehigarria kentzearen alde agertzen da eta Nafarroako hiritarrek beren etorkizuna erabakitzeko duten aukera bakarra ixten da".
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua