Prentsa Aretoa
2006/01/27
EAJk Estatu Kontseiluaren txostena errefusatzen du
Jose Angel Agirrebengoa Nafarroako EAJren lehendakariak Estatu Kontseiluak Aldi Baterako Xedapen Gehigarria kentzearekiko osoko desadostasuna adierazi du . "Erabat errefusatzen dugu txosten hori, Nafarroa beste Erkidego Autonomo gisa hartzen delako eta ez Erkidego Historiko gisa, irizpide berdintzaileak aplikatzen ditu hitzarmen sistemaren aldebikotasuna apurtzen dutenak".
Agirrebengoak, beste behin ere, Miguel Sanz presidenteari eta Estatu Kontseiluari gogorarazi nahi die, foru-erregimena alde biko hitzarmenean oinarritzen dela eta ez alde batek inposatutako irizpideetan.
"Harrigarria da Estatu Kontseiluak alde biko harremanari ate guztiak ixtea eta aurreikusten duen gauza bakarra mendetasuna izatea -esan du buruzagi jeltzaleak-. Horrekin bat eginik, Laugarren Xedapen Gehigarria kentzearen alde agertzen da eta Nafarroako hiritarrek beren etorkizuna erabakitzeko duten aukera bakarra ixten da".Nabarmenak...
Nafarroa
2026/04/21
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























