Prentsa Aretoa

2006/01/30

EAJk berretsi duenez hobeagotzea berriztatzeko ekimena Parlamentuaren eskuetan geratu beharko litzateke

EAJk Autogobernuaren gaineko hamaika zuzenketa aurkeztu ditu, hauetariko bost, Nafarroa Bai osatzen duten alderdiekin adostutakoak izan dira.

rss Ezagutzera eman
EAJk aurkeztu dituen zuzenketetan aldarrikatzen denez, Nafarroako Legebiltzarrari dagokio -eta ez Gobernuari, gaur egun gertatzen den moduan- Hobeagotzea berriztatzeko lana. Hortaz, Hobeagotzea Berriztatzeko Proposamena edo testu artikulatua gaineratu du Txostenaren ondorioen gaineko zuzenketa gisa.

Halaber, zuzenketa bidez ere eskatzen du legebiltzarkideak aukeratzeko prozesua ordezkaritza proportzionalaren bidez egin dadin eta hauteskunde barrutiak Merindade historikoak izan daitezen. EAJren beste zuzenketa bat Botere Judizialaren egituraketaren gainekoa da, hortaz, Auzitegi Konstituzionalean beste, Gela Berezia sortuko litzateke, Nafarroa-Estatua Gatazka Auzitegia izango litzatekeena.

Azkenik, EAJk Aralar, Eusko Alkartasuna eta Batzarre alderdiekin adostu ditu Txostenaren gaineko bost zuzenketa. Hauen  artean, Nafarroak erabaki politikoak hartzeko gaitasuna, euskara eta gaztelaniaren ofizialtasuna; Nafarroak bere eskumeneko erabakiak hartzen diren Europar instituzioetan egoteko eskubidea izatea; Hobeagotzean aurreikusten diren eskumenak osotasunean bereganatzea eta aldarrikatu beharreko beste batzuk, besteak beste, Aseguru Sozialaren kudeatzea, eta hiritargoaren eskubideak onartzea.
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!