Prentsa Aretoa

2006/02/01

EAJ-PNVk zuzenketak aurkeztu ditu Ekonomi eta Gizarte Kontseiluaren jardunbidea eta eskuordetza sistema hobetzeko

EAJ-PNVk  zortzi zuzenketa aurkeztu dizkio Nafarroako Ekonomi eta Gizarte Kontseiluari buruzko Foru Legearen Proiektuari. Zuzenketa horiekin  hala Batzordearen funtzionamendua hobetzea nola horri bere funtzioen arabera egokiagoa den ordezkaritza sistema zuzkitzea da.

rss Ezagutzera eman
Beraz, EAJ-PNVk egin duen proposamenaren arabera Nafarroako Ekonomi eta Gizarte Kontseiluak hogeita bederatzi kide izango lituzke, eta ez egungo hogeita zortziak, kideen kopurua bakoitia izanik murriztu egiten delako akordio eta erabakietan berdinketak izateko aukera. Hori ez ezik, bateraezintasunen araubidea zabaltzea proposatu da, hain zuzen ere Batzordeko lehen taldeko 7 kideak Gobernuko kontseilariak eta administrazioko goi karguak izan ez daitezen.

Aldi berean planteatu da ez dadila berariaz Batzordeburua izan  lan batzordeen sorkuntza eta osaketa ezarriko dituena eta ahalmen hori Batzordearen Osoko Bilkurari ematea eskatu da.

Azkenik, aldatu egiten da Lan Batzordeen osaketa, zertarako-eta horietan Batzordea eratzen duten lau taldeek eskuordetza izan dezaten  eta, bereziki,  sindikatu guztiek.
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua