Jose Luis Etxegarai EAJren legebiltzarkideak aditzera eman duenez,  Gizarte ongizate Sailburuak bere ardurak ez baztertzea espero du eta  parlamentu aurreko hitz egitean Ilunberriko nagusien egoitzaren egoeraren gaineko azalpena, eta  kudeatzea eta gastatutako diru publikoaren gaineko informazioa eman dezan, inauguratu eta  lau urte beranduago, oraindik erabil gabeko azpiegitura baita.  " />

Prentsa Aretoa

2006/02/03

Ilunberriko egoitzaren egoerak erakusten du UPNren kudeatzean nagusi direla diru publikoa xahutzea eta anabasa

Jose Luis Etxegarai EAJren legebiltzarkideak aditzera eman duenez,  Gizarte ongizate Sailburuak bere ardurak ez baztertzea espero du eta  parlamentu aurreko hitz egitean Ilunberriko nagusien egoitzaren egoeraren gaineko azalpena, eta  kudeatzea eta gastatutako diru publikoaren gaineko informazioa eman dezan, inauguratu eta  lau urte beranduago, oraindik erabil gabeko azpiegitura baita. 

rss Ezagutzera eman
Etxegaraik gogoratu duenez 2004ko urrian Nafarroako Parlamentuak aho batez onartu zuen  ebazpenean Gobernuari eskatzen zitzaion Ilunberriko San Isidro egoitzako 30 plaza hutsak bete zitzan. "Egoera ez da aldatu eta horrek agerian uzten du Gizarte Ongizate Sailaren kudeatzearen anabasa eta, beste behin ere, UPN alderdiak dirua xahutzeko duen erraztasuna".

"Parlamentuko ebazpena -gogoratu du legebiltzarkide jeltzaleak- Miguel Sanz-ek 2002ko irailean hogeita hamar plaza berriak inauguratu eta bi urte beranduago onartu zen. 2003ko irailean bertan, garai hartan Gizarte Ongizate Sailburua zenak, Ilunberriren nagusiei eskainitako omenaldian esan zuen egoitzak eta plaza berriek bultzada jasoko zutela. Horretan geratu omen da,  2006ko otsailean gaude eta plazak hutsik daude oraindik".
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua