Prentsa Aretoa

2006/02/06

CAF enpresa Nafarroako Castejon herrian lantegia mantxan jartzea aztertzen ari da

Altsasuko Taldea izeneko Udal Taldeak iragarri duenez, litekeena da Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles enpresak (CAF) Castejonen produkzio lantegia martxan jartzea, antza denez, kokapen hau Nafarroako Gobernuak proposatu dio Gipuzkoako enpresari.

rss Ezagutzera eman
Altsasuko zinegotziek adierazi dutenez erabaki horrek ondorio onak ekarriko dizkie Castejon eta eskualde osoari, baina beraien hitzetan  "Altsasu herriarentzat galdutako beste aukera bat da honakoa, Nafarroako Gobernuak denbora luzea darama lurzoru industrialerako dagoen eskariari erantzun gabe, hain zuzen ere gure taldeak 1991 urtetik ari da hau eskatzen".
 
Nafarroako Gobernuak 2006 urterako aurrekontuan ere ez du euro bat aurreikusi Altsasu eta Sakanan lurzoru industriala garatzeko. Kontuan izan beharra dago eskualde honetan industria eta garapen enpresariala izan direla ardatz nagusiak.
 
Zentzu honetan Unai Hualde Altsasuko udaleko Sustapen Ekonomikorako Sailaren lehendakariak esan duenez "ekintzara igarotzeko garaia da honakoa" eta deia luzatu die enpresari eta sindikatuetako ordezkariei lurzoru faltari erantzuna emateko. “Altsasu eta Sakanaren garapena boikoteatzeko UPN alderdiak duen gogoaren aurrean, gure etorkizuna gure eskuetan dagoela pentsatu behar dugu. Egoera larria da eta ezin dugu denbora galdu" azpimarratu du.
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua