Prentsa Aretoa
2006/02/07
Nafarroa Bai-k foru hauteskundeetara eta 2007. urteko udal hauteskundeetara aurkeztuko dela iragarri du
Nafarroa Bai-k gaur goizean Iruñan egin duen prentsaurrekoan adierazi duenez, foru eta 2007. urteko udal hauteskundeetara aurkeztuko da. Honela, Nafarroan emango den aldaketa politikoaren bultzatzaile izango da eta UPN eta PSNren hautabide edo alternatiba bilakatuko da.
Aralar, EA, EAJ-PNV, Batzarre eta independienteen izenean, Uxue Barkos diputatuak NaBai-ren Adierazpena irakurri du. Bertan, Nafarroa Bai-ren egitasmoa berresten da eta baita ere, hurrengo asteetan, alderdi politikoek eta independienteek akordio politikoak eta Nafarroan aldaketa bideratzeko hartu duten konpromisoa. Barkosek adierazpen honetan azaldu duenez, aldaketa honetan "Nafarroa berebiziko ahotsa izango da".
Nafarroa Bai-k hautagai zerrenda aurkeztuko du ahalik eta Udaletxe gehienetan. Hala ere, alderdi politikoek, abertzaletasuna bermatua dagoen tokietan, bereizirik joateko haukera izango dute.
Nabarmenak...
Nafarroa
2026/04/21
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























