Prentsa Aretoa
2006/02/11
Batzarramendi Elkarteak "Rio de la Plata Euskal artzainak" erakusketari emango dio hasiera
Astelehen honetan, Gure Etxean (Altsasun), Batzarramendi Elkarteak, Euskal Abertzaletasunaren Museoaren laguntzarekin, "Rio de la Plata Euskal artzainak" erakusketari emango dio hasiera. Erakusketa otsailaren 26-ra arte irekita izango da, astelehenetik ostiralera 19:00-tik 21:00-ra eta goizez ere asteburuetan (12:00-tik 14:00-ra)
Argazkiez osatutako erakusketa honen helburua iraganeko mendeetan gertaturiko Amerikarako eusakaldunen erbesteratze ekonomikoaren errealitatea eta gaur arte haiek izan duten bizimodua jakinaraztea da. Joandako euskaldunok eta haien oinordekoek heldutako herrietan duten egoera irudikatu, izandako belaunaldi aldaketa agertuz.
Egoera zailean beraien herriak utzi eta alde egin behar izan zutenei omenaldi txiki bat egiten zaie. Heldutako herrien garapenean lagundu dute eta gaur egun oraindik mantenzen den euskaldunen ospea zabaltzen lagundu dutelarik. Bestalde ez dugu ahaztu behar, nahiz eta urruti izan, euskaldunak beraien jatorrizko ohiturak eta sustraiak mantentzen saiatu direla.
Nabarmenak...
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Kongresua
2025/11/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























