Prentsa Aretoa

2006/02/11

Batzarramendi Elkarteak "Rio de la Plata Euskal artzainak" erakusketari emango dio hasiera

Astelehen honetan, Gure Etxean (Altsasun), Batzarramendi Elkarteak, Euskal Abertzaletasunaren Museoaren laguntzarekin, "Rio de la Plata Euskal artzainak" erakusketari emango dio hasiera. Erakusketa otsailaren 26-ra arte irekita izango da, astelehenetik ostiralera 19:00-tik 21:00-ra eta goizez ere asteburuetan (12:00-tik 14:00-ra)

rss Ezagutzera eman
Argazkiez osatutako erakusketa honen helburua iraganeko mendeetan gertaturiko Amerikarako eusakaldunen erbesteratze ekonomikoaren errealitatea eta gaur arte haiek izan duten bizimodua jakinaraztea da. Joandako euskaldunok eta haien oinordekoek heldutako herrietan duten egoera irudikatu, izandako belaunaldi aldaketa  agertuz.
 
Egoera zailean beraien herriak utzi eta alde egin behar izan zutenei omenaldi txiki bat egiten zaie. Heldutako herrien garapenean lagundu dute eta gaur egun oraindik mantenzen den euskaldunen ospea zabaltzen lagundu dutelarik. Bestalde ez dugu ahaztu behar, nahiz eta urruti izan, euskaldunak beraien jatorrizko ohiturak eta sustraiak mantentzen saiatu direla.
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua