Prentsa Aretoa
2006/02/12
Nafarroako Gobernuko web orrialdea gaztelera Hutsez
Euskara Kultur Elkargotik Nafarroako Gobernuaren Web Orria gaztelania hutsez izatea baimentzen duen epaia sakonki deitoratzen dugu. Euskara Nafarroako Foru Komunitateko berezko hizkuntza izan arren, nahiz eta Euskararen Foru Legeak euskararen babesa, garapena eta sustapena gizarte elkarbizitzarako alorretan onartu, eta Europako Kontseiluak Euskara Nafarroako komunikabideetan ikuspegi egitaratua garatzea gomendatu arren (06/09/21), Nafarroako Auzitegi Goreneko Administrazio gaietarako Gelako epaileek Nafarroako Gobernuaren Web orria euskaraz ezartzea zilegia dela esan arren “halako erabakia Kontseilariari dagokio eta, horregatik, gaztelera hutsez jartzeko erabakiak ez du zuzenbidezko ordenamendua hausten”.
Euskara Kultur Elkargoaren ustez, hau bezalako erabakiek hiritarrek ditugun eskubideak, eta legeek garatzen dituztenak, goi mailako karguen menpe jartzen dituzte, eta euskara ezagutu eta erabiltzeko eskubidea arlo pribatuetara zokoratzen dute.
Halaber, Nafarroako erakundeek galtzen ari diren aukera deitoratzen dugu zeren, honetan, elebiduna den Foru Komunitatea Europaren egoerari hurbiltzeko une ezin hobea dute, Europako Kontseiluak emandako gomendioak betetzeko. Gainera, egun hauetan, Madrileko Kongresuak onartu berria du –alderdi guztien akordioarekin, UPN-PP barne- aipatutako Europako txostenari buruzko erabakia, eta halaxe esaten dute hitzez hitz: “asumir las conclusiones y recomendaciones del Informe del Consejo de Europa sobre la aplicación, en el conjunto del Estado, de la Carta Europea sobre Lenguas Minoritarias, y tomar las medidas oportunas para corregir los incumplimientos o deficiencias que se evidencian en el informe”.
Nabarmenak...
Nafarroa
2026/04/21
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























