Prentsa Aretoa
2006/03/01
EAJk Gobernuari eskatu dio Nafarroako futbol selekzioaren gastuaren gaineko informazio xehetua, elastikotan 61.248 euroko kopurua gastatu zuelarik
Jose Luis Etxegarai EAJren foru parlamentariak Gobernuari igorri dion galderaren bidez Nafarroako futbol selekzioaren gastuen gaineko informazioa eskatu du, Marokoko selekzioaren kontra jokatu zuen partidan 61.248 euro gastatu zituelarik "Nafarroako Selekzioaren Elastikoak" kontzeptuan.
Hain zuzen ere, Etxegaraik gai ezberdinak jorratu ditu 2004an jokatu zen futbol partidari dagozkion fakturak xehatzeko orduan, hauen berri urtarrilera arte ez dira ezagutzera eman. Hauen artean daude " Puma Estudio 2000" enpresak " Nafarroako Selekzioaren Elastikoak" kontzeptuan jaulki duena 61.248 euroko kopuruarekin ( 10 milioi pezeta baino gehiago). Foru parlamentariak Gobernuari esaktu dio kontzeptu hau azal dezan, gehiegizkoa ematen baitu.
Halaber, Jose Luis Etxegaraik hainbat gai aipatzen ditu ekitaldia finantzatzeko moduaren gainean, bai 2004ko edizioari dagokionez, aurreko urteetan Nafarroako selekzioak jokatu dituen partidetan ere.
Nabarmenak...
Nafarroa
2026/04/21
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























