Prentsa Aretoa

2006/03/09

EAJ-PNV: “Zoritxarrez badirudi ezker abertzale ofizialak Anoetako Adierazpena dinamitatzea erabaki duela”

Nafarroako EAJ-PNVk adierazi du  erabat dagoela  jarri diren lehergailuen aurka, horietariko  bat Vianako udal mugartean, eta etenik gabe gertatzen ari diren ekintza biolento hauek kondenatzen dituela esan du.

rss Ezagutzera eman
Alderdi honetako Nafarroako  lehendakariak , José Ängel Agirrebengoak, esan du azken hilabete honetan gertatu diren ekintza biolento guztiak, jarri diren lehergailuak, sindikatu eta alderdi politiketako egoitzetan egin diren erasoak, enpresarioei egin zaizkien estortsioak eta abar, “murriztu ez ezik, areagotzen ari direla eta gizarteari giro lasai eta zabala eskaini beharrean, gizarte horrek berriz ere gatazka kalean dagoela ikusten duela”.

Ildo horretatik Agirrebengoak gogorarazi du “Anoetako adierazpena ezagutzera eman zenean sinestu egin genuela zilegi zela bake prozesua hastea eta gauzak seriotasunez egiteko aukera zegoela, baina azken inguruabar hauekin, zoritxarrez, esan daiteke dirudienez ezker abertzale ofizialak Anoetako Adierazpena dinamitatzea erabaki duela ”.

Azkenik, agintari jeltzaleak berriz errepikatu du  “une hauetan duda handiak dituela Batasunak politika egiteko duen benetako ahalmenari dagokionez eta  itxuraz behintzat prozesuaren lema berriz ere ETAren eskuetan dagoela”.
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua