Prentsa Aretoa

2006/03/09

Barkosek, berdintasuna lortu nahi bada, alargunen pentsioak igo behar direla adierazi du

Uxue Barkos Nafarroa Bai-ren diputatuak atzo Peraltan burutu zen mahai inguruan adierazi zuenez "alargunen pentsioak igo behar dira emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortu nahi baldin bada". Mezu hau azpimarratu zuen Nafarroako koalizioaren ordezkariak Piedra Alta emakume Elkarteak eta Peralta herriko udalak berdintasunaren inguruan antolatutako mahai inguruan.

rss Ezagutzera eman
Aipatutako topaketan Barkosek bereizkeria positiboko politiken balioa defendatu du "beti ere hauek emakumea lan munduan integratzeko neurri larrien osagarri gisa erabiltzen direlarik, eta amatasunagatiko diskriminazioari aurre egiteko lan erantzukizun eta soldatari dagokienez".
 
Barkosek Peraltako mahai inguruan parte hartu du Sagrario Guindulain alkatesarekin, Amalia Salanueva UPN alderdiaren senatariarekin, Maiorga Ramirez Nafarroako EAren lehendakaria eta Roman Felones PSN alderdiaren presidentearekin.
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua