Prentsa Aretoa
2006/03/13
Barkos: “Nafarroa Bai izango da Nafarroako mapa politikoa aldaraziko duena"
Nafarroa Bai koalizioko diputatu Uxue Barkosek adierazi duenez, “hagitz garrantzitsua da zalantzarik gabe Nafarroa Bairen oinarrizko proiektua izanen dena gauzatuko duen lanari lehenbailehen ekitea, hots, Nafarroako mapa politikoa aldaraziko duen indar politikoa izatea eta elkarbizitza eta garapen arloko gutxieneko eskakizunak gaizki betetzen dituen Foru Administrazioari aurre egitea”.
Barkosek, ostiralean Bianan eskaini zuen hiltzaldian, deialdia luzatu zien “orain arte Kongresuan inoiz ere izan ez den Nafarroa hori osatzen dugun guztioi”, “lanean hasi gaitezen, heldu diren foru eta udal hauteskundeei begira, zalantzarik gabe Nafarroa Bai koalizioaren funtsezko proiektua izanen dena garatze aldera”.
Hitzaldi horretan, Nafarroa Bai koalizioko diputatuak bi urteotan Kongresuan egindako lana azaldu zuen, laburki, ondoko gai hauek gogoraraziz: Medinaceli-Tutera autobia, Donejakue Bideko autobia, Itoizko urtegiaren segurtasuna, Iruñeko espetxearen egoera, genero-indarkeria ebazteko epaitegiak eta abar.
Hitzaldian izan zirenekin izandako mahainguruan, Barkosek Nafarroa Bai koalizioa osatzen duten alderdien esperientzia politikoa aipatu zuen, eta koalizio hori sortu zeneko espiritua baloratu zuen, zeren koalizio horretan “independenteak integratu baitziren, eta indar politiko hau oinarri-oinarrietatik haziz joan baita”. Ildo horri jarraiki, Barkosek adierazi zuen Nafarroa Bai gai dela oso “edonori aurre egiteko, ekimenak aurkezteko, politikagintza berria landu eta garatzeko eta egungo gehiengoak kolokan jartzea erdietsiko duen indarra izateko”. Horretarako, Barkosek azpimarratu zuenez, “oraintxe bertan ekin behar diogu lanari; Nafarroako herri guztietara iristeko modua aurkitu behar dugu, eta Nafarroa Bai koalizioak Nafarroako mapa politikoa aldarazteko duen gaitasuna erakutsi”.
Nabarmenak...
Nafarroa
2026/04/21
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























