EAJk bere laguntasuna eskaini dio, Javier Caballero Barne Sailburuak Parlamentuan, iragan diren gabonetan olentzeroak ospatzeagatik hainbat talderen aurka ireki diren espedienteen berri eman dezan aurkeztu den eskariari. Talde jeltzalearen iritziz, olentzeroak ospatzeagatik espedienteak irekitzea eta zalaketak aurkeztea, hiritargoarengan haserrea eragin nahi izatea da, hau da, arazoak sortzea orain egon ez diren tokian." />

Prentsa Aretoa

2006/03/21

Olentzero ospatzeagatik auzoen kontra espedienteak jartzean, hiritargoa haserretzea baino ez da lortzen

EAJk bere laguntasuna eskaini dio, Javier Caballero Barne Sailburuak Parlamentuan, iragan diren gabonetan olentzeroak ospatzeagatik hainbat talderen aurka ireki diren espedienteen berri eman dezan aurkeztu den eskariari. Talde jeltzalearen iritziz, olentzeroak ospatzeagatik espedienteak irekitzea eta zalaketak aurkeztea, hiritargoarengan haserrea eragin nahi izatea da, hau da, arazoak sortzea orain egon ez diren tokian.

rss Ezagutzera eman
Seguru aski, UPN alderdiak ospatuko duen hurrengo Batzar Orokorrean  Olentzeroak kentzea lorpen gisa aurkeztu nahi izango du, Yolanda Barcina iragan den igandean egin zituen adierazpenen antzera. Dena dela, jarduera hauek guztiak sartu behar dira UPN alderdiak euskaltasunaren aurka duen sentimenduan. Hauteskundeetarako urte eta erdia falta dela, mozorroa kentzera behartuta dago.

UPN alderdia gero eta urduriago dago Nafarroan eman daitekeen gobernu aldaketa dela eta. Honekin, fondo lasterketari ekin dio eta ez du arazorik izango hiritargoari haserrea eta gatazka eragiteko orduan. Eta, aniztasuna eta ezberdintasuna errespetatzetik urrun, hiritar on eta txarren arteko banaketa egin nahian dabil.
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua