Prentsa Aretoa
2006/03/21
Olentzero ospatzeagatik auzoen kontra espedienteak jartzean, hiritargoa haserretzea baino ez da lortzen
EAJk bere laguntasuna eskaini dio, Javier Caballero Barne Sailburuak Parlamentuan, iragan diren gabonetan olentzeroak ospatzeagatik hainbat talderen aurka ireki diren espedienteen berri eman dezan aurkeztu den eskariari. Talde jeltzalearen iritziz, olentzeroak ospatzeagatik espedienteak irekitzea eta zalaketak aurkeztea, hiritargoarengan haserrea eragin nahi izatea da, hau da, arazoak sortzea orain egon ez diren tokian.
Seguru aski, UPN alderdiak ospatuko duen hurrengo Batzar Orokorrean Olentzeroak kentzea lorpen gisa aurkeztu nahi izango du, Yolanda Barcina iragan den igandean egin zituen adierazpenen antzera. Dena dela, jarduera hauek guztiak sartu behar dira UPN alderdiak euskaltasunaren aurka duen sentimenduan. Hauteskundeetarako urte eta erdia falta dela, mozorroa kentzera behartuta dago.
UPN alderdia gero eta urduriago dago Nafarroan eman daitekeen gobernu aldaketa dela eta. Honekin, fondo lasterketari ekin dio eta ez du arazorik izango hiritargoari haserrea eta gatazka eragiteko orduan. Eta, aniztasuna eta ezberdintasuna errespetatzetik urrun, hiritar on eta txarren arteko banaketa egin nahian dabil.
Nabarmenak...
Nafarroa
2026/04/21
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























