Prentsa Aretoa

2006/03/30

Barkos: “Nafarroa Baik inoiz ere ez du onartuko inork Nafarroaren izena bakeranzko bidea oztopatzeko erabiltzea”

Nafarroa Bai koalizioko diputatu Uxue Barkosek gaur adierazi duenez, “Europar Batasuna osatzen duten hogeita bost herrialdeak ez dira ados jartzen energiaren arazoari edo Lisboako estrategiari dagozkien gaietan, baina aho batez jarduten dute ETAk iragarritako su-etena txalotu eta Espainiako Gobernuak iragarpen horren inguruan egin dezakeen kudeaketaren alde azaltzerakoan

rss Ezagutzera eman
Ildo horri jarraiki, Barkosek esan du “paradoxa bat dela, Ganbera honi mesede handirik egiten ez diona gainera, Europaren aho batezko elkartasun-ebazpen sendo hori Diputatuen Kongresuak gauza bera adierazi aurretik gertatu izana, eta batik bat, aho batez ezer adierazi baino lehen gertatu izana”.
 
“Lehenengo eta behin, hori horrela gertatu da modu ofizialean halakorik egiteko aukerarik izan ez dugulako –azaldu du Barkosek–, eta bigarrenik, gutxieneko adostasun zantzuren bat atzo bertan baino sumatu ez delako”, esan du diputatu abertzaleak PPren buruak Zapaterori atzo eman dion babesa aipatuz. Aitzitik, Nafarroa Bai koalizioaren ordezkariaren iritzian, babes hori, Rodríguez Zapaterok Bruselarengandik jaso duena ez bezala, “baldintzapean emandako babesa da”.
 
Espainiako Gobernuaren buru José Luis José Luis Rodríguez Zapaterok martxoaren 23 eta 24an Europako Kontseiluak egin zuen bilerari buruzko informazioa emateko egindako osoko bilkuran egin zuen agerraldian egin zituen diputatu nafarrak adierazpen horiek.
 
Nafarroa Bai koalizioak Diputatuen Kongresuan duen ordezkariak gogor kritikatu ditu oposizioko alderdi nagusiaren adierazpenak, eta polemika faltsuak sortzen ari dela salatu du; izan ere, PPk adierazi zuen su-etena kudeatzeak ezin eragin dezakeela inolako aldaketarik “ez Euskal Herrian ez Nafarroan, gaur egun indarrean dauden legei dagokienez”. “Nafarroa Baik inoiz ere ez du onartuko Nafarroako herritarren borondatea asaldatzea, baina, era berean, inoiz ere ez dugu onartuko inork ere Nafarroaren izena bakeranzko bidea oztopatzeko erabiltzea”, adierazi du azkenik Uxue Barkosek.
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua