Prentsa Aretoa

2006/04/03

EAJk Castejón-Zaragoza trenbide-tarteko AVEren administrazio-geldiarazpenari eta Tuterako balizko geltokiari buruzko galderak egin ditu

Eusko Alderdi Jeltzalearen foru parlamentari José Luis Etxegaraik galdera bat egin dio Nafarroako Garraio kontseilariari, Zaragoza-Castejón I. trenbide-tarteko abiadura handiko trenarekin loturik dauden zenbait aspektu jakite aldera.

rss Ezagutzera eman
Etxegaraik gogorarazi duenez, trenbide-tarte horri dagokion informazio-azterlana 2003ko azaroan bidali zitzaion Ingurumen Ministerioari, Ingurumenarekiko Eraginari buruzko Adierazpen egokia egin zezan. Ministerioak oraindik ez du adierazpen hori onetsi. Horri doakionez, Nafarroako Gobernuari galdetu dio ea ezagutzen dituen geldiarazpen horren zioak, zein den horri buruz duen iritzia eta ea administrazio-izapide horiek bultzatzeko jarduketaren bat abiarazi duen.

Horrezaz gainera, foru parlamentariak jakin nahi du ea aurrerapenik gertatu den abiadura handiko balizko Erriberako tren-geltokiaz edo Tuteran geratokia jartzeari buruz.

Azkenik, abiadura handiko trena Tuteratik igarotzeari buruzko alternatiben azterlana abian jarri duenentz eta 2004. urtetik aurrera balizko trazatu horiei buruzko aurrerapenik izan denentz galdetu dio Nafarroako Gobernuari.
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua