Prentsa Aretoa
2006/04/04
Agirrebengoak adierazi du UPNk eta CDNk onetsi duten adierazpenari kutsu totalitarioa dariola eta ez duela lotsa demokratikorik
NBBren lehendakari José Ángel Agirrebengoak adierazi duenez, UPNk eta CDNk gaur onetsi duten Adierazpen instituzionala elektoralista eta baztertzailea da; izan ere, adierazpen horretan alderdi abertzaleek inoizkotan Nafarroako Gobernuan parte hartzeko ahalbidea ezesten dute.
“UPNren eta CDNren Adierazpen instituzionalak ez du lotsa demokratikorik erakusten, eta are, adierazpen horri kutsu totalitarioa dario, iraganeko kontuak zirela uste genuen jarrera eta jardunbideetatik oso hurbil dagoen kutsu totalitarioa alegia”, adierazi du burukide jeltzaleak.
Agirrebengoak agerian utzi nahi izan du Nafarroako eskuineko indarrek abiarazi duten elektoralismoa, egoera politikoaren anitz pieza lekuz aldatzen ari diren une honetan. “Sinestezina da Amejoramendua eraldatzeko eztabaida –Nafarroaren autogobernu maila hobetu nahi duena– lotarazten ari diren alderdiok, nafar guztion etorkizuna berek soil-soilik interpretatu eta erabaki nahi duten alderdi setatsu horiek, legitimitate bera duten beste alderdi politiko batzuek proiektu ezberdinak defendatu ahal izatea ezestea”.
Azkenik, José Ángel Agirrebengoak esan du “Adierazpen instituzional honek egungo Nafarroako Gobernuak lehenago irabazkinak eman izan dizkion politika egiteko modu bat lotzeko saio setatia erakusten duela, eta politika hori, gaur egun eta Nafarroan bereziki, zabuka dabil”.
Nabarmenak...
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Kongresua
2025/11/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























