Prentsa Aretoa
2006/04/06
Etxegarai: "Bistakoa da Armadaren maniobrak oso arriskutsuak direla. Amaiera eman behar zaio Errege Bardearen poligonoaren alokatzeari"
Jose Luis Etxegarai foru parlamentarioa arduratuta agertu da pasa den asteartean Ablitas-en aerodromoan gertatu zen istrupuarekin. Bertan, armadaren hegazkin bat maniobrak egiten zebilela 1.900 kiloko edukinontzia galdu zuen.
Etxegaraik gaineratu duenez, tiroketa praktikak eta maniobra militarrak oso arriskutsuak dira, nahiz eta Errege Bardeako Erkidegoaren presidenteak, behin baino gehiagotan esan duen, Poligonoak arazorik ematen ez dituela. Zorionez, ez dira giza zorigaitzik gertatu, baina hala ere, astearteko hau ez da behin bakarrik gertatutakoa. Edozein egunetan izan dezakegu ondorio larridun istripua.
Testuinguru honetan, foru parlamentarioak Errege Bardeako Poligonoaren kontratua bukatu egin behar dela esan du eta azpimarratu nahi izan du Espainiako Gobernuari dagokiola odezko aukera bilatzea. "Nafarrok urte luzeetan erakutsi dugu gure eskuzabaltasuna eta ez dugu Nafar Poligono horrekin jarraitu nahi".
Nabarmenak...
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Kongresua
2025/11/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























