Prentsa Aretoa

2006/04/10

Iruñako EAJ-PNVren Uri erakundeak guda zibilean fusilatuen oroimenez izanen diren ekitaldietan parte hartuko du

EAJ-PNVren Iruñako Uri Erakundeak, atzoko Batzarrean, Guda Zibilean erahilak izan ziren 298 irundarren oroimenez heldu den apirilaren 14an Gotorlekuan izanen diren ekitaldietan parte hartzea erabaki du.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVrentzat guztiz elkar-ezinak dira politikagintza eta indarkeria erabiltzea. Giza Eskubideen garrantzitsuena eta oinarrizkoena den bizitza eskubidea urratzea beti-beti gaitzesgarria da. Arrazoi politikoengatik erahiltzea, bertze iritsikoa dena fisikoki akatzea, gizartea izu-ikaraz zapaltzea, edozein egoeratan edota edozein garaietan bada ere, guztiz iguingarri eta zuritu-ezineko ekintza da.

Iruñako EAJ-PNVren Uri Buru Batzarrak zera adierazi du: “Ahaztearen ordez, egintza sozio-politiko bezala indarkeriak eta izu-ikarak sortu dituzten miña eta atsekabeak publikoki etengabe gogoraztea premia-premiazkoa da. Soilik oroitzapena eta biktimarekiko elkartasuna oinarritzat harturik datorren gizartea anitza, tolerantea eta bakean eraiki dezakegu”.

Horregatik, EAJ-PNVk, bere hitzaileen asmo eta proiekto politiko berberak ez izateagatik, besterik gabe, erahilak izan ziren iruindar hauen omenez eginen den ekitaldian parte hartzeko deia luzatzen die Iruñako hiritarrei.
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua