" />

Prentsa Aretoa

2006/04/10

Agirrebengoa: “Egoki jotzen dugu Nafarroan alderdien arteko mahaia eratzea, normalizazio politikoa lortze aldera"

Jose Angel Agirrebengoa Napar Buru Batzarraren lehendakariak Nafarroan alderdien arteko mahaia eratzearen aldeko agertu da " demokratikoki eta aniztasunaren ordezkaritzatik, Nafarroaren estatus politikoaren  eta Euskal Herria osoarekin nahi duen harreman markoaren gaineko aldarrikapena egingo duena "

rss Ezagutzera eman
Agirrebengoa: “Egoki jotzen dugu Nafarroan alderdien arteko mahaia eratzea, normalizazio politikoa lortze aldera

ARGAZKIA JAITSI

Agirrebengoa  nafar guztiek  erabakitzeko duten eskubidearen aldeko agertu da eta UPN eta CDN alderdiek egin duten azken Adierazpen Instituzionala errefusatu du. Alderdi bi hauek uko egin diote  Nafarroarako duten eredu politikoa partekatzen ez duten alderdiekin gobernua eratzeko aukerari. " UPN eta CDN alderdiek uste dute haiek direla nafar hiritargoaren borondatea interpreta dezaketen bakarrak " salatu du.

Beste alde batetik ,Nafarroa Bai koalizioaren gaineko galdera egin diote.NBBren lehendakariak adierazi duenez " epe laburrean  egitasmoaren oinarriak ezartzeko asmoa dugu, eta hortik aurrera,  Nafarroa Bai-ren herri plataformak udalerri ezberdinetan aurkezten  eta gizarteratzen hasi ahal  izateko ".
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua