Prentsa Aretoa

2006/04/10

Imaz: “Gaur sei hilabete bete dira Elkarbizitzarako Bake Bidea agiria egin zenetik, gaur egungo prozesu politikoan agiri horrek bere indarrari eusten diola”

Josu Jon Imaz Euzkadi Buru Batzarreko lehendakariak gaur Iruñean gogoratu du orain dela sei hilabete aurkeztutako “Elkarbizitzarako Bake Bidea” agiriak “bere gaurkotasunari eusten diola, bai ikuskerari dagokionean, bai bertan ezarritako gogoetei dagokienean”.

rss Ezagutzera eman
Imaz: “Gaur sei hilabete bete dira Elkarbizitzarako Bake Bidea agiria egin zenetik, gaur egungo prozesu politikoan agiri horrek bere indarrari eusten diola”

ARGAZKIA JAITSI

ETAren su-etenaren ondoren sortutako egoera politikoa ikusita, Imazek EAJ-PNVren funtsezko ardatzak bildu eta alderdiaren ibilbide-orria den agiriaren gogoeta batzuk gogoratu ditu. Horrela, bidezko bakearen beharra, agente politiko eta sozial guztiek prozesuan parte hartzea, euskal herritarrek erabakitzen dutena errespetatzea –erakunde armatu batek egin nahi duen zaintzarekin bat ez datorrena-, eta proiektu politikoak bake prozesuari derrigorrean lotu beharrik ez egotea aipatu ditu, besteak beste.

EBBko lehendakariak berriro azpimarratu du EAJ-PNVk alderdien foroa edo mahaia osatzeko hartu duen konpromisoa, guztien artean “foro horren egutegia, metodologia, prozedura eta edukia zehaztu beharko dituztela, zailtasunez beterik egongo den prozesu horretan irtenbide demokratikoa lantzen joateko”.
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua