Prentsa Aretoa
2006/04/10
“PSOEk baketzea eta normalizazio politikoaren inguruan duen ibilbide orria eta iparrorratza zehaztu beharko ditu"
Josu Jon Imazek "kezkagarritzat" jo ditu gaur goizean Alfonso Guerra sozialistak Catalunyako Estatut-aren gainean egin dituen adierazpenak. Imazen hitzetan "ustezko demokrata batek Legebiltzar baten erabaki demokratikoa akatu dela esatea guztiz kezkagarria baita, ez guretzat, Alderdi Sozialistarentzat baizik".
Testuinguru horretan EBBren lehendakariak esan duenez "PSOE alderdiak zehaztu beharko luke baketzea eta normalizazio politikoaren inguruan duen ibilbide orria eta iparrorratza zeintzuk diren, Alfonso Guerrarenak baldin badira, guztiz kezkagarria baita".
Buruzagi jeltzaleak prentsa aurrekoa eskaini du gaurkoan NBBren lehendakariarekin batera. Barne Ministerioan emandako aldaketaren gainean galdetu diote, hau da, Perez Rubalcaba dela orain barne ministroa. Imazek erantzun du Eusko Legebiltzar taldeak Kongresuan egin zuen balorazio bera, hau da "honakoa, bake prozesua sendotzeko beste urratsa izan daiteke".Nabarmenak...
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Kongresua
2025/11/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























