Prentsa Aretoa
2006/04/11
EAJ-PNVk Iribarren agertzeko eskatu du, eta Gobernuari eskatu dio euskaraz bakarrik igortzen duten irratietarako lizentziak eskuratzeko lehiaketa egiteko
José Luis Etxegarai EAJ-PNVko parlamentariak iragarri du Francisco Iribarren kontseilaria agertzeko eskatuko duela, FMko lizentzien esleipen lehiaketa osoa argi eta azal dezan, “obskurantismoa nagusi izan delako eta prozesuaren gaineko zalantza asko daudelako”.
“Guri iruditzen zaigu Nafarroako Gobernuak kanpoko aholkularitza-enpresa batera jo duela eta bost milioi pezeta gastatu dituela, aurreko lehiaketaren emaitza berberak izan dituen administrazio-prozesua berriro egiteko” adierazi du Etxegaraik.
Alde horretatik, foru parlamentariak azaldu du “harrigarria dela Kontratazio-mahaiak aspaldian aztertu nahi ez zituen aldeak egotea, Radio Universidad, Net 21 eta Euskalerria Irratiaren artean “berdintasun izugarria” omen zegoelako, eta orain Euskalerria Irratia bederatzigarren postuan agertzea emaitzen barnean. Horregatik, esleipen berri horren arrazoiak eta puntuazioa egiteko modua jakin nahi dituzte”.
Bestalde, lehiaketa horren emaitza alde batera utzita, José Luis Etxegaraik berriro eskatu du Nafarroako Gobernuak euskaraz bakarrik igortzen duten irratietarako lizentziak eskuratzeko lehiaketa egiteko. “Baliteke UPNri axola ez izatea, baina euskaldunak baztertzen eta herritarrei euskarazko komunikabideak izateko eskabidea ukatzen ari zaie”.
Nabarmenak...
Nafarroa
2026/04/21
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























