Prentsa Aretoa
2006/04/21
Agirrebengoak Sanz-i eskatu dio mamuak ez astintzeko eta bake prozesuak aurrera jarrai dezan ganoraz lanean hasteko
NBBren lehendakari José Ángel Agirrebengoak Sanz presidenteari eskatu dio mamuak astintzeari uzteko baita herritarrak Nafarroa eta bake prozesuaren inguruan beldurtzeari uzteko ere.
“Nafarroa ordain gisa edo Nafarroaren integrazioa Euskadin ahotan darabiltzanean beldurra eta kezka besterik ez ditu eragin nahi, zentzurik ez duen eztabaida baten inguruan, eta are gutxiago aldi berean nafarren erabakitzeko eskubidea defendatzen ari garenean; izan ere, alderdi politiko guztiok horretan ados gaude” adierazi du Agirrebengoak.
Ildo horretatik, “Miguel Sanzek esaten dituen ustezko arriskurik ez dela existitzen” gogoratu ondoren, burukide jeltzaleak “nafar guztien presidente gisa aritu behar duela” gogoratu dio baita “prozesu honek arrakastaz aurrera jarrai dezan ganoraz eta elektoralismo barik lanean hasteko” eskatu ere.Nabarmenak...
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Kongresua
2025/11/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























