Prentsa Aretoa

2006/04/26

Na-Bairen ekimenez, Nafarroari San Kristobal Gotorlekua lagatzeko eskatu dio Kongresuak Gobernuari

Joan den asteartean, Nafarroa Bai koalizioaren parlamentu-ekimena onetsi zen Diputatuen Kongresuan. Ekimen horretan, agindeia egin zaio Madrilgo Gobernuari “Nafarroako Gobernuarekin elkarrizketei berriro ekiteko, egun hutsik dagoen eta interes kulturaleko ondasun deklaraturik dagoen San Kristobal gotorlekua Nafarroari lagatzea ahalbidetuko duen hitzarmena sinatze aldera”.

rss Ezagutzera eman
Legezkoa ez den proposamen gisa aurkeztu eta Defentsa Batzordean onetsi den testuaren asmoa ondoko hau da: “proiektu integrala ahalbidetzea, aipatu den eremu hori jolas eta gizarte arloko xedeetarako erabiltzea erraztuko duena eta, are, San Kristobal gotorlekuko biktima guztiak omentzeko ere balioko duena, Nafarroako Parlamentuak aurten bertan onetsi duen adierazpenarekin bat etorriz”.
 
Hain zuzen ere, Diputatuen Kongresuak lehen aldiz eskatzen du San Kristobal gotorlekua hitzarmenaren bidez lagatzeko.
 
Nafarroa Bai koalizioaren diputatu Uxue Barkosek gogorarazi duenez, “gotorleku hau 1987. urtean utzi zuen armadak, eta lau urte geroago, 1991n, azken zaintaldeak kendu zituen handik. Ordutik egunera arte, gotorlekua hutsik eta bertan behera lagaturik egon izan da, eta hori, instalazioen aurri-egoerari erreparatuz gero behinik behin, arriskutsua da toki horretara hurreratzen diren herritarrentzat”.
 
Barkosek Talde Popularraren eta Talde horren barruan dagoen Unión del Pueblo Navarro alderdiaren abstentzioa kritikatu du ekimen horren tramitazioan; gainera, “Nafarroan gerra-fronterik izan ez arren gure herrialdean afusilatu zituzten hiru mila biktimaren oroimena ere aintzatetsi nahi dugu“ ekimen honen bidez.
 
Barkosek salatu duenez, “oraindik ere Alderdi Popularrekoek ez dute kondenatzen bai Gerra Zibilean eta bai diktadura osoan zehar izan zen indarkeria“. Barkosen iritzian, “UPNk eta Alderdi Popularrak indarkeria frankistarekiko erakusten duten permitibitateak ez ditu demokraziaren gutxieneko arauak betetzen”.
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua