Prentsa Aretoa
2006/04/27
Agirrebengoak Nafarroako Gobernuari eskatu dio Industria Sustatzeko Plana berehala bultzatu eta bertako enpresaburuei lagun diezaiela
Volkswagen enpresak Nafarroan duen faktoriaren gatazkari eta faktoriako produkzioaren zati bat Foru Komunitatetik ateratzeari dagokionez, Napar Buru batzarraren lehendakaria den José Ángel Agirrebengoak Nafarroako Gobernuari eskatu dio “bertako enpresaburuei laguntzeko Industri Sustapenerako Plana bultza dezala, sektore hori urte askotan alde batera utzi delako, enpresa multinazionalen onerako, hauek izan baitira ia laguntza osoa jaso izan duten enpresak”.
Napar Buru Batzarraren lehendakariak adierazi duenez, gatazkak ebaztea eta Nafarroako VW herrialdetik kanpo ateratzeko arriskuari dagokion arazoa konpontzea hiru alderdi inplikatuei dagokie. Lehenengo eta behin, VW taldeari dagokio erabakia hartzea; ziur asko, ekoizpide berrietara, lehiakideekiko kostu berrietara eta I+G+B prozesu berrietara moldatzeko egungo abagune honetan, erabaki hori Alemanian hartuko da. Bigarrenik, langileei eta sindikatuen negoziazio-jarrerari dagokie erabakia harztea, faktoria herrialdetik ateratzeko arriskua egiazkoa delako. Eta hirugarrenez, Nafarroako Gobernuari berari dagokio, VW enpresari malguago jokatzeko eskatu behar diolako, eta enpresa horrek jaso dituen finantza-laguntzei begira, egunotan iragarri duen erabaki gogor hori berriz pentsatzeko galdegin behar diolako. Horrezaz gainera, Nafarroako Gobernuak I+G arloko zerbitzuak eskaini behar lizkieke automozio eta osagaien alorreko enpresei, lehiatzeko gaitasuna hobe dezaten.
Ildo horri jarraiki, Agirrebengoak esan du prest dagoela Nafarroako Gobernuari laguntzeko Industria sustatzeko eta bertako enpresaburuei laguntzeko Planari dagokionean, “zeren hainbat urtean aritu izan baikara hori eskatzen, hori delako multinazionalekiko menpekotasunari itzuri egiteko sistema bakarra”.
Agirrebengoaren aburuz, egungo sistemak “gure industri sektoreak hagitz kalte handiak jaso ditzake enpresak herrialdetik ateratzetik eta, sektorea bultzatzeko bertako enpresarik ez badago, enpresak desagertze horrek, industri enplegua ez ezik, arriskutan jartzen du sektore horren inguruko eta arlo horren mende jarduten duten zerbitzu enpresetako enplegua ere”.
Nabarmenak...
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Kongresua
2025/11/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























