Prentsa Aretoa

2006/04/29

Barkos: "PPren interesak zaintzearren Sanzek ez ditu Nafarroako interes guztiak defendatzen eta hori onartezina da"

Uxue Barkos Nafarroa Bai-ren diputatuak PP alderdia Nafarroa bake bidearen oztopo izango balitz bezala erabiltzen ari dela salatu du Iruñan. Miguel Sanzek "Alderdi Popularrak duen kolpekari" rola bere egin duela gaitzetsu du baita.

rss Ezagutzera eman
Barkos:

ARGAZKIA JAITSI

Prentsaurrekoan eta koalizioaren barne dauden alderdi guztietako ordezkariekin batera Barkosek gaur egungo egoera politikoa "garrantzitsua eta ilusioz beterik dagoela" azaldu du eta "Nafarroak bake bidean duen berebiziko papera" defendatu du.

Testuinguru honetan, Uxue Barkosek azpimarratu du "okerrekoak eta onartezinak" direla Miguez Sanzek azkenaldian eta "nafar guztien presidente gisa jokatu behar duen uneetan, hau da, instituzio-ordezkaritza duten ekitaldietan" egin dituen adierazpenak. Horrela, Miguel Sanzek alderdi sozialistari eskatu izana inoiz ez dezala alderdi abertzaleekin gobernatu Barkosentzat adierazpen "faszistak eta demokraziaren kontrakoak" dira. "Miguel Sanzek jokuz kanpo utzi nahi du nafar hiritarren %30a eta onartezina da PPren interesak zaintzearren ez ditzala nafar talde guztien interesak zaindu".

"Nafarrek izango dira bake bide horretan Nafarroaren etorkizuna erabaki eta defendatuko dutenak eta bere erakunde eta presidentea derrigorturik daude bide horretan eta hiritarren interesen defentzan parte hartzera. Nafarroa ezin da bake bidetik aldendu Alderdi Popularraren interesak defendatzearren".

Bestalde, Barkosek adierazi du "Nafarroaren azken urteetako garapen ekonomiko, industrial eta energitikoa mingotsa izan dela oso". Arazo honen errudun Miguel Sanzen Gobernua dela azaldu du baita.

Zetzun honetan, "Nafarroako Volkswagen"en presidentearen adierazpenak tamalgarritzat jo ditu eta Nafarroa Bai-ren izenean bere elkartasuna bialdu die "VWren lankide guztiei, negoziazioan izan duten jarrera edozein izan dela ere".
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua