Prentsa Aretoa

2006/04/30

Agirrebengoa: "Behenafarroa eta Nafarroa Garaiaren arteko harreman estuagoaren alde lanean jarraitu behar dugu"

Jose Angel Agirrebengoa Napar Buru Batzarraren presidentea Baigorrin ospatu den Nafarroaren Egunean izan da. Buruzagi jeltzalearentzat egun hau "Nafarroa eta Behenafarreko jendeari Herri bat garela gogorarazteko erabili behar dugu eta baita Nafarroa bien arteko harreman estuago baten alde lanean jarraitu behar dugula azpimarratzeko".

rss Ezagutzera eman
Agirrebengoa:

ARGAZKIA JAITSI

Baigorrin, eta eguraldia lagun, Nafarroaren Eguna ospatu da beste behin. Milaka euskaltzale elkartu dira Nafarroaren euskalduntasuna aldarrikatzeko, musika eta dantza nagusi izan diren egitarauarekin bat eginez. "Gaurko eguna ez da aldarrikapenerako jaia soilik -azaldu du Agirrebengoak- , gaurko eguna Behenafarroa eta Nafarroa Garaiaren arteko harreman estuago baten alde lanean jarraitu behar dugula gogorarazteko erabili behar dugu. Euzko Alderdi Jeltzalea horretan ari da lanean; Iparraldeko Departamenduaren alde, Laborantza Ganbararen bidez landa-garapenarekin zerikusia duten gaien alde, azken finean, Nafarroa bien arteko harreman estuagoaren alde".

NBBren presidenteak amaitzeko azpimarratu duenez "Nafarroako Gobernuak Nafarroa espainiar Estatuarekin soilik lotzen edo erlazionatzen du eta irudi horrek ez dauka inolako zerikusirik alde bateko eta besteko Nafarrek Baigorrin ospatzen ari garen festarekin".
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua