Prentsa Aretoa
2006/05/03
Agirrebengoak Nafarroan hauteskunde kanpaina “denbora baino lehenago abiaraztea” leporatu dio Sanzi
Euzko Alderdi Jeltzalearen Napar Buru Batzarraren lehendakari José Angel Agirrebengoak Foru Komunitatean hauteskunde kanpaina “denbora baino lehenago abiaraztea” leporatu dio Sanzi, eta nafarrek beren etorkizuna erabaki behar dutela adierazi du.
Haren iritzian, ondokoa da egin behar dena: "etorkizunerako planteamenduak ireki eta taxutzea, nafarrek berek nahi dutenari buruzko erabakia har dezaten". Agirrebengoak gogorarazi duenez, “Euzko Alderdi Jeltzaleak Foruaren Hobekuntzaren erreformarako proposamena aurkeztu zuen Nafarroako Parlamentuan. Proposamen horretan, Nafarroak erabakimen politikoa izatea eta Estatuarekin bi alderdien arteko itunean oinarritutako erlazioa ezartzea planteatzen zen”.
Halaber, Nafarroa Buru Batzarraren lehendakariak adierazi du bere Alderdia prest dagoela Foru Komunitateko hiritarrek erabakitzen dutena errespetatzeko, “bai Nafarroak euskal lurraldeen konfederazioan sartzea, bai 1996. urteko baterako organoa bezalako harreman-mota bereziren bat izatea". "Gertu gaude izan daitekeen oro onartzeko, baina beti ere Nafarroako herritarrik gehienek ados badaude", berretsi du burukide jeltzaleak.
Nabarmenak...
Nafarroa
2026/04/21
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























