Prentsa Aretoa
2006/05/11
Agirrebengoa: “Miguel Sanzen adierazpenek oso ondo islatzen dute UPNk botereari dagokionez duen zentzu patrimonialista”
NBBren lehendakariak, José Ángel Agirrebengoak, botereari dagokionez UPNk duen “zentzu patrimonialista eta berekoia” salatu du, eta hori Miguel Sanzek berriz ere Nafarroan talde abertzaleen Gobernua eratuko balitz sortuko litzatekeen arriskua aipatu duenean salatu du.
“PSOEek UPNri gobernua kentzeko nazionalistak behar dituela esateak argi islatzen du UPNk nola ulertzen duen boterea, uste dutelako beraien titulartasunekoa dela eta oso ondo islatzen du Miguel Sanzek politikari dagokionez duen uste patrimonialista eta berekoia”, adierazi du burukide jeltzaleak. “Ulermen horren aurrean, EAJ-PNVk beti defendatuko ditu planteamendu erabat demokratikoak eta erabateko begirunez zainduko ditu gehiengo demokratikoen bidez hautetsiko diren legezko Gobernuak”.
Agirrebengoak adierazi du “harrigarria” dela UPNk foru autonomiaren amaieraren hasierari buruzko beldurrak azaltzea “beraiek izan direnean 1982tik egunera arte Foruen benetako desagerpenean gehien lagundu dutenak”.
Azkenik, eta xedapen iragankorretatik laugarrena indarrik gabe uzteko UPNk behin eta berriz azaldu duen asmo horri buruz, NBBko lehendakariak argi esan du “guk oso argi adierazten dugula berariaz Nafarrek izan behar dutela euren etorkizuna nola izatea nahi duten definituko dutenak eta UPNk hori ekidin nahi du xedapen iragankorretatik laugarrena indarrik gabe utzita eta egungo estatusa blindatuta”.

Nabarmenak...
Nafarroa
2026/04/21
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS